Portada // marca.com

lunes, 7 de noviembre de 2011

Toki-Alai

Toki-Alai gure iritziz eskola ona(gezurra da) oso ondo pasatzen dugu batez ere informatikako klaseetan baina azterketa bat jarri digute ostiralean eta 30 orrialdeko txostena bat ikasi behar dugu eta oso gaizki iruditzen zaigu.Gainera esaten diogu azterketa kentzeko gehiegi iruditzen zaigulako ikasteko baina ezetz esaten digu.Azterketa gehiegi jartzen dizkigute arlo guztietan.

viernes, 4 de noviembre de 2011

Gabonak.

Eguberria, Eguberriak edo Gabonak egun berriaren ospakizuna da, hau da, eguna berriz luzatzen hasten dela ospatzeko jaia, neguko solstiziokoa. Azken mendeotan, Kristautasunak bereganatu du, izen horiek mantenduz eta Natibitatea izena ere erantsiz, Jesukristoren jaiotza ospatzeko (ez dago batere frogarik garai horretan jaio zenik; baina, antzinako ospakizun pagano handiari, kristau ospakizun handia jartzea zegokion). Gaur egungo kristauentzat jai garrantzitsuenetakoa da, Aste Santuarekin eta Mendekosterekin batera; eta paganoentzat ere halaxe izaten jarraitzen du, duela milaka urte bezala.
Ohitura paganoen ezaugarri dira zuhaitzen gurtza (Eguberriko pinua) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero, Euskal Herrian; Tió de Nadal, Katalunian; Bizar Zuri, Aita Noel edo —izena kristaututa— Santa Klaus, beste hainbat tokitan). XX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, kontsumismoak oparien ohitura hori bultzatu eta muturreraino eraman du, Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtzeraino: munduko gizarte kontsumistenetako erdi eta goi mailetako jendeek, urte sasoi horretan, diru kopuru handiak xahutzen dituzte opariak erosten.
Kristauentzat, Eguberria egun handia da, urte sasoi horretako ospakizunaren gailurra, eta amaiera kristau gehienentzat, abenduaren 25ean. Egun horretan, Jesukristoren jaiotza ospatzen dute Erromatar Eliza Katolikoak, Eliza Protestanteak eta Errumaniako Eliza Ortodoxoak. Ekialdetar Eliza Ortodoxoak berriz, urtarrilaren 7an ospatzen du, ez baitzuen gregoriotar egutegia onartu.

viernes, 28 de octubre de 2011

Toki-Alai

D EREDU PUBLIKOA IRUNEN
Toki-Alai, 1984an, Arbesko eraikuntza zaharrean jaiotako proiektua da. Garai hartan guraso eta irakasle talde txiki baten gogoa eta lanari esker, Dunboa eta Santa Elena ikastetxeetara joaten ziren Toki-Alai Haur Eskololako ikasleak izen eta izaera propio zuen ikastetxea bihurtu zuten, Toki-Alai H.I., alegia.
Hasiera gogorra izan zen, Irun hiriko auzo desberdinetako ikasleak biltzen zituen D ereduko proiektu publikoa aurrera ateratzea ez baitzen erreza. Oztopo asko gainditu behar izan ziren, ingurukoak eta Hezkuntza Sailak berak jarritakoak barne, eta urteren batean hamar ikasle besterik ez zegoen matrikulaturik.
Baina proiektu hartan inork gutxik sinesten bazuen ere, aurrera jarraitu zuen. Baliabide eta laguntza gutxi genuen, baina ilusioa eta oztopoak gainditzeko gogo handia. Lehenengo urteetan gela bakar bat zegoen maila bakoitzean, eta denak Arbesko eraikuntza zahar hartan, baina proiektua gorpuzten zihoan adinean, 1989an maila bakoitzeko gela bakar bat izatetik hiru gela izatera iritsi ginen. Berriro ere irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta, haurtzaindegiz haurtzaindegi gure proiektua ezagutzera ematera joan ginen, eta arrakasta handia izan zuen Irungo gurasoen artean.
OIHARTZUN HANDIKO ESKAINTZA
Arrakastatsua izaten hasi zen, beraz, D eredu publikoaren eskaintza eta, Arbesko eraikuntza zaharrean tokirik ez zegoenez, gela batzuk garai hartan Heziketa Berezikoa zen Sius ikastetxera joan behar izan genuen. Ikasturte batzuk pasatu behar izan genituen bertan zeudenekin, garai hartako lege berria zela eta, ikastetxe hura desagertu zen arte. Sius urruti zegoen eta Arbesera auzoetako ikasleak ere etortzen ziren. Derrigorrean jangela eta garraio zerbitzu sendoak antolatu behar izan genituen.
Haur Hezkuntzako ikasleak sartzeko tokirik ez genuen gure egoitza zaharrean, eta Siusen egokitu behar zen bertan zegoena, OHOko ikastetxea bihurtzeko. Hezkuntza Sailari eraikuntza berri bat egiteko proiektua eta Siuseko egokitzapena aurkeztu zitzaion 1992-93an. Hurrengo ikasturtean Hezkuntza Sailak obra egitea erabaki zuen, eta hurrengoan, eraikuntza zaharra eraitsi egin zen.

HANDITZE PROZESU GOGORRA
Obra iraun bitartean Haur Hezkuntzako ikasleek hutsik zegoen Behobia ikastetxera joan behar izan zuten. Irakasle eta gurasoen arteko lankidetza guztiz garrantzitsua izan zen garai hartan ere, alde batetik bestera gogorra baitzen.
Oztopo horiek guztiak izan arren, proiektuak herrian arrakasta izaten jarraitu zuen, eta matrikula garaian, ikastetxeak jaso zezakeena baino ikasle kopuru handiagoak egiten zuen urtero gurera sartzeko eskaera.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA TOKI-ALAI PROIEKTUAN
DBH martxan jarri zenean, 1996-97 ikasturtean, alegia, eta Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxe bakarra izan ezinean, DBHko ikastetxea, behin behinekoz, berriro hutsik zegoen Behobiako eraikuntzara eraman genuen. Garai hartan DBHko lehenengo eta bigarren mailako gela bana besterik ez genuen, baina atzetik gehiago zetorren eta etorkizuna ziurtatuta zegoen.
Bertan bi ikasturte pasa, eta sartzen ez ginela ikusita, Hezkuntza Sailak gaur egungo DBHko egoitza den Gazteluzarrera ekartzea erabaki zuen. Hortik aurrera Elatzetako D ereduko ikasleek ere daukate erreferentzia zentrotzat Toki-Alai DBH, eta azken bi ikasturteetan toki arazo daukagu Gazteluzarren ere. Dagoeneko Hezkuntza Sailak hori konpontzeko inbertsioa egin duen arren, etorkizunari begira, zabaltzeko proiektua aurkeztuta dugu, hori baita aurrera jarraitu ahal izateko modu bakarra.

viernes, 21 de octubre de 2011

Sagua


Saguak plastikozko karkasa bat dauka, bi edo hiru botoi goiko aldean eta beheko aldean bolatxo bat. Sagua zerbaiten gainetik pasatzen denean, beheko aldean duen bolatxoaren eraginez, kurtsorea pantailan desplazatzen da. Aktibazio-botoia sakatuz, guk aukeratutako funtzioa betetzen du. Eskuineko botoiarekin, berriz, testuinguru-menua ere atera dezakegu.
Hiru teknologia desberdineko saguak daude salgai: mekanikoak, optikoak eta
optomekanikoak.
  • Mekanikoak: Hauek dira orain arte gehien erabili direnak, atal honen hasieran deskribatu dira. Orain baztertzen ari dira arazo ugari ematen zutelako, zikinkeriagatik, batez ere.
  • Optikoak: Oso zehatzak dira, baina oso garestiak, eta askotan huts egiten dute.
  • Optomekanikoak: Teknologia optikoa eta mekanikoa erabiltzen dute. Gero eta gehiago erabiltzen dira.
Orain badaude trackball izeneko sagu bereziak ere, eskuko ordenagailuetan erabiltzen dira, batez ere. Sagu horiek badute bolatxo bat goiko aldean eta eskuarekin mugitzen da.

miércoles, 19 de octubre de 2011

RAM MEMORIA


  • RAM memoria ausazko atzipenekoa da, hau da, datuak idatzi edo irakurtzeko helbide edo gako bat erabiltzen da, eta horien bidez, bilatzen diren lekuak edo datuak zuzenean aurkitzen dira memorian fisikoki aurretik dauden datuak irakurri beharrik gabe.
  • Hegazkorra da. Korronte elektrikoa dagoenean baino ez da abian jartzen, eta korrontea kentzean, eduki guztia ezabatu egiten da.
  • Bertan idaztea, irakurtzea eta ezabatzea posible da.
  • Barruan prozesu bat egiteko beharrezko datuak eta instrukzioak biltegiratzen ditu, eta erabiltzaileen datuak ere bai.